- Zer da beroketa?
Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntzak ariketak dira.
- Zertarako egiten da?
Beroketaren bidez lesioak izateko arriskua gutxitu egiten dira.
Beroketa egiten badugu ondoren egingo dugun ekintzaren errendimendua hobetuko dugu.
- Zer lortzen dugu beroketaren bidez?
Giharren eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauek kontrakzio et luzapen mugimenduak erraztu egiten direlarik.
Arnasketa eta bihotz taupaden erritmoa handitzen da; honela odol gehiago iristen da giharretara, behar duten oxigeno eta elikagaiak eramanez.
Nerbio eta giharren arteko kordinasioa hobetzen da. Honela giharrek nerbioek bidalitako aginduak azkarrago jasotzen dituzte.
Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen Laguntzen gaitu kontzentrazio eta motibazio handituz bai eta antzietate eta buruko tentsioak motelduz.
Beroketaren printzipioak:
Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe. Lasai hasi eta modu progresiboan intentsitatea handituz.
Beroketaren iraupena ez da finkoa. Kirol bakoitzak eta kirolari bakoitzak denbora ezberdina eskainiko dio beroketari. Honela goi mailako kilorari bat ordu bateko beroketa egiten duen bitartean, guk gure klasean nahikoa izan dugu 5’ edo 10’ minutuko beroketa batekin.
Beroketan saiatuko gara gorputzeko gihar taldeak gehienak lantzen.
Saiatuko gara beroketa eta praktikan arteko denbora ahal dugun laburrena izaten, gorputza berriz ostu ez dadin.
Jeneralean beroketan barruan ariketa ezagunak erabiltzen ahaleginduko gera.
Beroketaren atalak
Beroketa batean bi atal nagusi bereizteen ditugu:
1.Alde batetik beroketa orokorra deitzen duguna: izaera orokorra du, hau da; ez du zaioan edo lehiaketan egingo dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar-multzo nagusiak aktibatzea.
a.Korrika saioa: gorputzaren tenperatura igotzeko modu egokiena korrika saio bat egitea da
b.Mugikortasun eta malgutasun ariketak: mugikortasun eta malgutasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak eta giharrak berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria da ariketa hauek modu ordenatua batean egitea; adibidez orkatilatik hasi, ondoren belaunak, aldaka, sorbalda, ukondo eta eskumuturra, lepoarekin amaitzeko, artikulazio nagusienak landuaz. Gihar-talde nagusien luzaketak ere egingo dira. Minik jasan behar ez dugula gogoratuz eta luzaketa 8-10 segundoan mantentzen.
c.Intentsitate handitze ariketak: kirol praktikan izango dugun intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara. Honetarako jolasak, saltoak, erritmo aldaketak, progresiboak, edo indar ariketak egin ditzakegu bihotz taupadak progresiboki handitzeko.
2.Aurreko beroketa orokorra ondoren beroketa espezifikoa deritzona egingo genuke. Hau da landuko dugun kirol modalitatearekin harreman zuzena duena. Hemen kirolaren inguruko teknika eta taktika ariketa orokorrak landuko ditugu; paseak, jaurtiketak, sakeak, jokalditxoak, eta abar. Beti errazenetik zailenera eta intentsitatea pixkana handituz. - Zenbait bitxikeri:
Beroketa garrantzi handiagoa hartuko du eta bide batez luzeagoa izango da:
oLesio bat badugu.
oEguraldi hotza edo kaskarra egiten badu.
oKirol maila altuagoa badut.
oAdin handiagoa badut.
oGoizetan arratsaldetan baino.