Mesopotamia
Ilgora emankorreko gizarte neolitokoak aldatzen hasi ziren. Aldaketa horien ondorioz, zibilizazioak sortu ziren.
Mesopotamia, bi ibairen arteko lurraldea:
Mesopotamia hitz grekoa da, `ibai arteko lurraldea´ esan nahi du. Tigris eta Eufrates. Hango lurra oso emankorra zen. Uholdeak eragozteko biztanleek lurralde drainatu behar izan zuten, urreztatze teknikak garatu zituzten, ura ibaitik urrun zeuden soroetaraino eramateko.
Teknikaren aurrerapen horiei esker, nekazaritzako ekoizpena handitu eta soberakinak agertu ziren. Horrek bi ondorio ekarri zituen: merkataritzaren garapena eta lanaren espezializazioa. Herrixketatik hiri-estatu handiak sortu ziren apurka-apurka.
Lehen hiriak:
Lehen hiriak hiri-estatu gisa antolatu ziren. Hiri-estatu bakoitzak bere gobernua eta jainko-jainkosak zituen.
Agintari politikoak buruzagiak edo errege-erreginak ziren. Apaizekin batera,
lege-kodeen bidez gobernatzen zituzten hiriak eta biztanleak. Bazituzten armada bat eta funtzionarioak kontuak eramateko eta legeak idazteko. Horrek idazkeraren garapena ekarri zuen. Sarritan, hiri-estatuak elkarren aurka borrokatzen ziren, lur gehiago lortzeko eta ura kontrolatzeko. Eta erresumak eta inperioak sortu zituzten.
Historiako aldiak:
Hainbat inperio egon ziren. Sumer Akdtar inperioa, Babiloniar inperioa eta Asiriar inperioa.
Ekonomia:
Ekonomiaren oinarria nekazaritza eta abeltzaintza ziren. Lurra Estatuarena zenez gero, nekazariek eta abeltzainek uztaren parte bat eman behar zioten erregeari edo tenpluari, zerga giza.
Estatuak merkataritza ere kontrolatzen zuen.
Zergak klase pribilegiatuak mantentzeko erabiltzen ziren, baita lan handiak egiteko ere: ubideak, dikeak, harrespilak…
- Erregea: errege izateaz gain, apaiz nagusia ere bazen. Jainkoak botereak ematen zioten baina hura ez zen jainkoa
-
Pribilegiatuak: Nobleak eta apaizak Erregearen familiako kideek. Funtzionarioen artean idazlariek garrantzitsuak ziren
-
Eskulangileak, merkatariak eta nekazariak: Pertsona askeak ziren.
-
Esklaboak: gehienak gerrako presoak ziren.