Erliebeak eta mapak


Penintsulako erliebea

-Itxura trinkoa du, zabala da eta kostaldeak zuzenak ditu

-Bataz besteko altitudea nahiko handia da, 660m

-Erliebe menditsua du periferian

Unitate morfoestrukturalak

Zokaloak:paleozoikoan sortutako harri gogorreko(granitoa, arbela…)lautadak dira. Gogorrak direnez lurraren orogenia indarrek ez dute tolesten, apurtzen baizik.

Antzinako mendiguneak: aro tertziarioan sortutako mendiak dira. Zokalo bateko bloke bat altxatzean gertatzen dira, materialak paleozoikoak dira, gailur biribilak dituzte higadura handia dagoelako. Penintsulan;mendikate zentrala eta Toledoko menduetakoak, Galiziako mendigunea eta kantabriar mendikatearen mendebaldea.

Tolestura mendikateak: goragune menditsuak dira, aro tertziarioan sortzen dira, itsasoak aro sekundarioan jalkitako sedimentuak tolestean.

Sakonuneak: aro tertziarioan sortutako gune hondoratuak dira

         -Zokalo baten blokea hondoratzen sortutakoak, aro tertziarioan orogenien presioen ondorioz sortu(Duero, Tajo eta Guadiana)

         -Sakonune aurre-alpetarrak, mendikate alpetarren bi alboetan daude(Ebro eta Guadalquivirren sakonuneak)

Unitate morfoestrukturalen eboluzioa

Aro arkaiko edo kanbriaurrekoa: lur zerrenda azaleratu egiten da, materiala arbela eta gneisa batik bat. Banda makurtua azaleratu zen, Galizia osoa, sistema zentrala eta Toledoko mendiak. Lehenengo aroan dena estali zen urez.

Aro primario edo paleozoikoa: orogenia hertziniarra gertatu zen, itsasotik mendikate hertziniarrak atera(granito, arbel, gneisa). Mendebaldean, mendigune Hesperkoa sortu zen eta higadurak suntsituta Mediterraneorantz inklinaturiko goi lautada bihurtu zen. Akitaniako kataluniar-balearretako Ebroko mendiguneak eta mendigune Betiko-Riftarra agertu. Azken hauek ere zokalo bihurtu ziren.

Aro sekundario edo mesozoiko: higadura handikoa baina lasaia orogenesi aldetik, Materialak sedimentatu ziren Pirinioetan eta Betikoan batik bat.

Aro tertziarioa: orogenesi alpetarra gertatu zen, bigarren aroan sedimentatutakoa tolestu eta tolestura mendikateak sortu ziren, bitartean sakonuneak sortu ziren. Meseta atlantikorantz inklinatu eta honela ibai gehienak atlantikoan isuri egiten dute. Mesetaren ertzetan mendikateak sortu ziren. Mesetako zokaloetan failak eta ondorioz egitura germaniarra sortu zen. Bloke altxatuek barrualdeko mendilerroak(Galiziako mendiguneak) eta hondoratuek barrualdeko sakonuneak sortu zituzten. Inguru batzuetan sumendiak sortu ziren. Egitura germaniarrak higatu ondoren antzinako mendikateak sortu ziren

Aro kuaternarioa:glaziarrak sortu ziren mendikaterik altuenetan(Pirinioak):zirkuko glaziarrak(haranaren goiko partean) edo haraneko glaziarrak(“U” itxurakoak)

Glaziarren osteko aldia: ibaietako terrazak sortu ziren. Tenperatura igo, izotza urtu, ibaien emaria eta higatzeko gaitasuna handiagoa; ibilgua sakondu eta alubioiak ertzetan utzi, terrazak sortu. Aipagarrienak Duero, Tajo Guadiana.

Harriak eta erliebe motak

Penintsulan hiru inguru aurkitu ditzakegu izaerari erreparatuz gero eta horietako bakoitzean hainbat erliebe mota.

Inguru silizeoa: lehen aroko harriz osatua dago. Orogenesi hertziniarraren ondorioz mendikate hertziniarrak sortu ziren arbel, kuartzito eta mota horietako materialez osatuak.

Mendebaldean: mendigune Hesperiarra agertu zen, mediterraneorantz makurtu eta goi ordoki bat bihurtu zen; Galizia, Leoi eta Extremadura batez ere. Iparraldean: Kataluniako mendiguneak, Ebro eta Akitania. Hego-ekialdean: mendigune Betiko-Riftarra.

         -Mendi garaietan, harriak apurtu arrakaletan ura sartu izozt eta presioarekin apurtu egiten da, honela tontor zorrotzak sortu, galaioak; eta mendien azpialdeko harri zatien pilaketak, harritzak.

         -Inguru ez hain garaietan, arraildurak gainazalean paraleloki sortu eta granitoa ezkatatu egiten da, ondorioz paisaia leun eta uhindua sortzen da, forma biribilekin, domoak.

Bestalde arraildura perpendikularrak gertatzean bolak eratzen dira batzuk besteen gainean pilatu eta inguru harritsuak eratu, torrak(granitozko harrien pilaketak) eta harri zaldunak(modu naturalean harri txikienaren gainean orekan kokaturiko granitozko bolak) ohikoak dira. Beste batzuetan bolak ausaz kokatu mendien hegal eta oinetan, granitoen kaosa.

Kareharrizko ingurua:Bigarren aroan pilatu eta hirugarren aroan tolestutako sedimentuez osatua, kareharria batez ere. Arraildurak euri uraz sortu eta erliebe karstikoa izenekoa eratzen da. Orogenesi hertziniarraren ondoren tolestu ziren. Alderantzizko 2 baten itxura dauka eremu honek. Aurrepirinioak, Euskal mendiak, kantabriar mendikatearen ekialdea, Iberiar Sistema, Kataluniako kostaldeko mendikatearen zati bat eta mendikate Sub-betikoak aurki dezakegu.

         Lapiaz edo lenarrak: isurketa urek isurialdeetan edo arrakalak dituzten gainazal lauetan irekitako ildoak dira. Gertu badaude arrakalak, ildoak estuak dira eta trenkada zorrotzen bidez bereizita(lapiaz linealak); bananduta badaude ildoen artean gainazal lau handiak mahai itxurako lapiazak.

         Beste kasuetan, lapizak trenkada zorrotzen bidez bereizitako barrunbeak, puntu horietan ura hobeto gorde daiteke, harrizko itsasoa.

         Arroilak: horma malkartsuz inguraturiko haran estu eta sakonak, ibaiek eratu.

         Poljeak: hondo horizontaleko haranak.ur lasterrek haranak zeharkatu eta bat-batean hobi edo ponor batetik desagertu eta lurrazpitik mugitu. Urez bete daitezke eta aintzira bihurtu.

         Dolina edo torkak: ura geratzen den tokietan eratutako barrunbeak.forma ezberdinak, inguruko barrunbeekin batu daitezke, ondorioz trazatu konplexuko sakonuneak sortu, ubalak.

         Kobak: lur azpian sortzen dira, arrakaletatik ura sartzean sortu dira, estalaktitak eta estalagmitak sortzen dira barnean eta batzuetan ura daukate iturburuetan

         Leizeak: azpiko galeriekin komunikaturik dauden zuloak dira.

Inguru buztintsua: hirugarren aroaren amaieran eta laugarrenean jalkitako sedimentu ez oso gogorrez osatua dago, buztin , tuparri eta igeltsuz. Ipar eta hegoaldeko mesetako sakonuneak, Ebro eta Guadalquivirren sakonuneak eta Mediterranear Itsasertzeko zabaldi alubialak. Aldi lehor luze eta beroak eta aldi euritsu labur eta gogorrak dauden inguruetan, higadurak karkabak sortzen dituzte, Badlands izeneko paisaia sortuz.

Higadura diferentzialak sortutako erliebea:

Geruza horizontalak: kareharria eta buztina tartekatzen dira. Ibaien sareak plataformak banatzen ditu, mahai edo paramoak goialde horizontala dute, geruza gogorrena delako eta ertz leunak geruzak bigunak dituelako. Higatzean mahaia murriztu eta muino lekukoak eratzen dira, azkenean geruza gogorra galtzeraino, muino-aurrea.

Geruzak apur bat inklinatuta: material gogor eta bigunak txandakaturik daude, aldapak eratzen dira, atzean geruza gogor inklinatua eta aurrealdean  goiko aldeak malda handia eta beheko aldea ahurra, biguna delako. Alde honetan azkarrago gertatu higadura. Higadurak aldapak atzeratzen ditu eta ere muino lekukoak eta muino aurreak eratzen dira.

Geruzak Tolestuta

         –Apalache erako erliebea: mendi hertziniarretan sortu, higadurak higatu eta ebrdintzen du, eraginez higadura berriz hasten da lur gaztetuan. Geruza gogorrak azaleratzen dira eta tontor paralelo luze eta estuak agertzen dira. Tonto hauek banatuz geruza bigunetan sakonuneak eratzen dira.

         –Erliebe jurasikoa: mendikate gazteetan, alpetarretan eratu. Tolestura ganbilak, antiklinalak eta ahurrak, sinklinalak txandaka agertzen dira. Antiklinaletan uraren higadurak tontorrarekiko perpendikularki zeharkatuz, kluseak, edo paraleloki, combeak eratzen ditu. Antiklinalak hustean sinklinala gorago geratzen da, sinklinal esekia. Erliebea beraz alderantzikatu egiten da, antiklinal hustua higatzean beheko geruzako antiklinala lurpetik atera goian geratu eta zikloa berriz hasiko da.

Unitate morfoestruktural handiak

Meseta: penintsulako erliebearen oinarrizko unitatea, lautada garaia, mendigune hesperikoen hondarra. orogenia hertziniarrean sortu eta higaduraren ondoren goi lautada edo zokalo bihurtu zen. aro tertziarioan meseta deformatu eta suntsitu zen. Barruan bereiz daitezke:

         –Antzinako zokalo paleozoikoa, mendebaldean ikusten da, zokaloaren gainean zeuden materialak kendu zituen higadurak eta jatorrizkoak agerian utzi, granitoa, arbela eta kuartzita. Penilautadez osatutako erliebea, ondulazio txikiko gainazalak. Granitoaren gainean modelatutakoak lauagoak dira arbel gainean modelatutakoak baino. noizean behin mendi uharteak eratzen diren, harri gogorragoez eratuta,

         –Mesetaren barrualdeko mendilerroak, mendikate zentrala eta toledoko mendiak: aro tertziarioan sortu, orogenesi alpetarraren eraginez, mesetaren zokaloan arrakalak eta faila eta bloke batzuk altxatu. mendikate zentralak: erliebe bortitzagoa meseta erditik zatitu, Guadarrama. Toledoko mendiak ez dira hain garaiak, hego meseta erdibitu, Guadalupe.

         -Mesetaren barneko arro sedimentarioak: aro tertziarioan sortu. Mesetako bloke batzuk hondoratu, lehenengo barrualdeko aintzirak sortu, gero sedimentu tertziarioekin bete. Barrualdea biguna zen eta kanpoaldea gogorra. Erliebea paramoak landa zabalak eta aldapak nagusi.

                   -paramoak, erliebe horizontala lehenengo fasean.

                   -landazabalak, erliebe horizontala bigarren fasean.

                   -aldapak paramo eta landazabalen arteko inguru inklinatuak

Mesetaren hegal menditsuak: aro tertziarioan orogenesi alpetarraren eraginez, mesetako zokalo blokeak altxatu eta bigarren aroko sedimentuak 3.aroan tolestu ziren

Mesetaren kanpoaldeko sakonuneak: antzinako zokalo paleozoikoa mendikate alpetarra bihurtu sedimentuak 3 eta 4 arokoak dira Pirinio eta betiko inguruetan sortu da eta erliebe ia guztiz horizontala du.

                   Mailu erliebearen eboluzioa: lehenengo fasean arrakala bertikalak eta perpendikularrak egiten dira gainazal lauean; higadurak azkarrago egiten du lan arrakaletan eta sakondu egiten ditu; harrizko dorreak eratzen dira; dorreak higatu uraren eraginez eta forma biribilak hartu.

Mesetaren kanpoaldeko mendikateak: orogenesi alpetarra bigarren aroko sedimentuak 3.aroan tolestu.

Version PowerPoint

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s