Izaki bizidunak eta galdera batzuk


Izaki bizidunen ezaugarriak

Hauek dira izaki bizidun batek izan behar dituen ezaugarriak:

  • Jaio eta hil egiten dira.
  •   Antzeko konposizio kimikoa dute, materia organikoaren oinarri.
  • Zelula izeneko unitate mikroskopiko batez edo gehiagoz osaturik.
  • Funtzio jakin batzuk egiten dituzte; gainera hiru dira bizi-funtzioak: nutrizioa, harremana eta ugalketa.

Nutrizio-funtzioa

Nutrizioaren bidez, izaki bizidunek bizitzeko behar dituzten energia eta substantziak lortzen dituzte. Bi taldetan sailkatzen dira izaki bizidunak:

  • Autotrofo. Izaki bizidun autotrofoek behar dituzten substantzia organikoak sortzen dituzte, adibidez, ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa erabiliz. Energia eguzkiaren argitik lortzen dute, fotosintesia izeneko prozesuaren bidez. Landareak, algak eta zenbait bakterio autotrofoak dira.
  • Heterotrofoa. Beste batzuek sortutako materia organikoa hartu behar dute; animaliak, onddoak eta mikroorganismo gehienak heterotrofoak dira.

Harreman-funtzioa

Harreman-funtzioaren bidez, izaki bizidunek harremanak dituzte elkarren artean eta ingurunearekin.

Ugalketa-funtzioa

Ugalketaren bidez, izaki bizidunek beren antzeko ondorengoak sortzen dituzte.

Bi ugalketa mota daude:

  • Ugalketa sexugabea. Banako bakar bat aritzen da.
  • Sexu bidezko ugalketa. Sexu desberdineko bi banakok sexu-zelula edo gameto bana jartzen dute.  

Zelula

Izaki bizidun guzti-guztiok zelulaz osatuta gaude. 1665ean Robert Hookek mikroskopioan zelula izena eman zion.

Teoria zelularraren printzipioak hauek dira:

  • Izaki bizidun guzti guztiok zelula batez edo gehiagoz osatuta gaude.
  • Zelulak nutrizio- ,harreman- eta ugalketa-funtzioak egiten dituzten unitate bizidunik txikienak dira.
  • Zelula guztiak beste zelula batzuen zatiketaren ondorioz sortzen dira.

Zelulen antolaketa

Zelula desberdinak izan arren, antolaketa berbera dute elementu hauek dituzte zelula guztiek:

  • Mintz plasmatikoa. Zelula kanpotik banatzen duen estalki mehea da. Zelula babestu eta substantzien sarrera eta irteera erregulatzen du.
  • Zitoplasma. Zelularen edukia edo barneko gunea da. Likido likatsu batez osatua dago bertan organulu izeneko egiturak daude.
  •  Material genetikoa. Zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia da. ADNari dagokio ADNak zelula batetik ondoretasunezko informazioa biltzen du. Bi mota daude:
  • Zelula eukariotoa. Material genetikoa nukleo izeneko atal baten barruan dago.
  • Zelula prokariotoa. Ez dute nukleorik. Material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dago.

Animalia-zelula eta Landare-zelula

Animaliek nahiz landareek zelula eukariotoak dituzte, baina bien zelulak ez dira berdin berdinak:Animalien zelulaLandareen zelula

  • Landare-zelulek zelula-pareta dute. Zelularen formari eutsi eta gogortasuna ematen dio.
  • Landare-zelulak poliedro forma izan ohi dute. Animalia-zelulek era askotako formak izaten dituzte.
  • Landare-zelulek kloroplastoa izeneko organulu batzuk dituzte haien bidez egiten dute fotosintesia.
  • Landare-zelulek nukleoa albo batean izaten dute. Zati handi bat bakuoloa da. Animalia-zelulek ere badituzte bakuoloak, baina landare-zelulenak baino txikiagoak izaten dira.

Organismo zelulabakarrak  eta zelulaniztunak

Bi talde bereizten dira:

  • Zelulabakarra. Zelula bakar batez osatuta daude. Ad. Bakterioak
  • Zelulaniztunak. Hainbat zelulas osatuta daude. Ad. Algak

Izaki bizidunen sailkapena

Taxonomia: izaki bizidunak sailkatzeko zientzia bat da.

Bost erreinuak

Erreinua Nutrizioa Zelula mota Zelula kopurua Adibidea
Moneroak Autotrofoak eta Heterotrofoa Prokariotoak Zelulabakarrak Bakterioak
Protistoak Autotrofoak eta Heterotrofoa Eukariotoak Zelulabakarrak eta Zelulaniztunak Algak
Onddoak Hterotrofoak Eukariotoak Zelulabakarrak eta Zelulaniztunak Perretzikoak
Landareak Autotrofo Eukariotoak Zelulaniztunak Goroldioak
Animaliak Hterotrofoak Eukariotoak Zelulaniztunak Txakurra

Bioaniztasuna

Egungo bioaniztasuna bilakaera izeneko prozesu motel-motelaren ondorioa da. Espezieak aldatu egiten dira eta beste espezie batzuk sortzen dira, hautespen natural izeneko prozesuaren ondorioz, batik bat.

Espezie endemikoak hots eremu horretan soilik daude.

Bioaniztasuna galtzea

  • uren lurzoruen eta atmosferaren kutsadura.
  • kontrolik gabeko ehiza.

Bioaniztasunari eutsi beharra

  • Merkataritza-arrasoiak. Bioaniztasunari esker, hainbat baliabide ditugu: materialak zura papera…
  •  Arrasoi estetikoa edo asialdirako loturikoak: turismoa ehiza…
  • Arrasoi zientifikoak: hobeto astertzeko gauzak.

Gaur egun neurri hauek betetzen dira:

  • Naturagune babestuak sortu.
  • Galteko arriskuan dauden espeziak leku kontrolatuetan saindu.
  • Galtzeko espezien zerrendak egin.

Galderak

Zer bizi funtziorekin lotzen duzu jana bilatzea?

Nutrizio funtzioarekin.

Zer da Autotrofo?

Izaki bizidun batek behar dituen substantzia organikoa sortzen duena.

Zer da Heterotrofo?

Beste batzuek sortutako materia organikoa hartzen duena.

Zer da ugalketa sexugabea?

Banako bakar bat aritzen denean.

Eta sexu bidezko ugalketa?

Sexu desberdineko bi banakok aritzen direnean.

Zergatik esaten da zelulak izaki bizidun egiturako unitateak direla?

Unitate funtzionalak dira gure egituran.

Zer da mintz plasmatikoa?

Zelula kanpotik banatzen den estalki mehea da.

Zer da zitoplasma?

Zelularen eduki likatsua da.

Zer da material genetikoa?

Zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia da.

Zer da zelula eukariotoa?

Material genetikoa nukleoan duena.

Eta zelula prokariotoa?

Ez dute nukleorik eta material genetikoa zitoplasman dute.

Zer egitura eusten dio landare zelulari?

Zelula-pareta.

Version Power Point

Laguntzako esteka batzuk:

http://j.gs/4jJw

10 thoughts on “Izaki bizidunak eta galdera batzuk

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s