Hiru harri mota daude: sedimentarioa, magmatikoa eta metamorfikoa.
Harri Sedimentarioak:
Harri sedimentarioak geruzetan egoten dira, eta zenbait lodiera, kolore eta trinkotasunekoak izaten dira geruza horiek.
Lau motatakoak izan al dira:
- Detritikoak: Elkarri lotutako zenbait mineral eta harri zatiz osatutakoak dira.
- Kareharria: Nagusiki kaltzita mineralez osatutakoak dira.
- Ebaporitikoak: Harri mineralbakarra da.
- Organikoak: Materia organikoa metatzearen ondorioz.
Harri sedimentario detritikoak eratzeko prozesua:
Materia metatu ondoren bi prozesu gertatzen dira:
- Trinkotzea: sedimentuen gainean jalkiz doazen materialen pisuak zanpatu egiten ditu haren osagaiak.
- Zementazioa: sedimentuan zen urak disolbatu egiten ditu zenbait mineral, eta ero, berriro jalkiarazi. Osagaiak elkarri atxikitzea eragiten du, itsasgarria balitz bezala.
Kareharria sedimentarioak eratzeko prozesua:
Bi jatorri izaten dituzte:
- Zenbait izaki bizidunen oskolen eta eskeletoen metatzea.
- Kaltzio karbonatoa hauspeatzea urak disolbatua badu.
Harri sedimentario ebaporitikoak eratzeko prozesua:
Bi harri sortzen dira nagusiki:
- Igeltzua mineralaren kristalak metatzearen ondorioz sortua.
- Gatza halita mineralaren kristalak metatzearen ondorioz eratua.