Geosferako materialak
Harri edo mineral gehienetan dago oxigenoa eta ia-ia guztiek dute silizioa ere.
Mineralak
Lurrazalean dauden elementuen konbinazio kimikoz osatutako solidoak dira mineralak. Harriak, bestalde, mineralez osatuta daude.
Mineral orok hiru ezaugarri izan behar ditu:
- Naturala izatea.
- Jatorri ez-organikoa izatea. Izaki bizidunek sortutako substantziak ez dira mineralak.
- Konposizio kimiko homogeneoa izatea. Mineralen zati guztiak substantzia berberaz osatuak izatea.
Mineralen konposizioa
Mineralak substantzia puruak dira; hots, substantzia mota bakar bat dute konposizioan.
Mineral beraren ale guztiek propietate berberak dituzte substantzia mota bakarraz osatuta daudenez, munduko ale guztiek konposizio berbera dute.
Dena dela, oso ohikoa da mineralek konposizioan zenbait ezpurutasun izatea. Ezpurutasun horiek mineralaren zenbait propietate alda ditzateke. Horrelakoetan mineral horrek barietateak dituela esaten da.
Mineral amorfoak eta mineral kristalduak
- Mineral amorfoak osagaiak ordenatu gabe.
- Mineral kristalduak osagaiak ordenan.
Mineral kristaldu batzuek, ez guztiek, aurpegi lauak, erpinak eta ertzak ere badituzte.
Mineralen sailkapena eta jatorria
Mineralen jatorria
Mineralak eratzeko, kantitate nahikoan eta tenperaturan egokian egotea.Bestalde, materia kristalinoa sortzeko, denbora behar da (milaka urte).
Hiru egoera motan sor daitezke mineralak:
- Lurrazalaren barnealdeko harri urtuen masen barruan.
- Lurrazalaren barnealdean presio eta tenperatura altutan dauden harri solidoetan.
- Lurraren gainazalean, uretan disolbatuta dauden zenbait substantziaren kristaltze.
Mineralen propietateak
Propietateak aztertuz, zer mineral diren jakin dezakegu:
- Kolorea. Argi zuriz argituta islatzen duten argi mota da.
- Distira. Argia islatzeko modua da. Batzuetan, distira metalikoa. Beste batzuetan: beirakara, koipetsua, mateak distira gabeak …
- Gogortasuna. Material batek beste batzuek marra ez dezaten egiten duen erresistintentzia da.
- Marraren kolore. Mineralak marratutakoan sortzen den hautsaren kolorea.
- Esfoliazioa. Hautsitakoan aurpegi lauko zatiak izaten dituztenen propietatea da.
Mohs-en eskala
Mineralen gogortasuna adierazteko, 1etik 10era bitarteko zenbakiak erabiltzen dira. Mineral orok bere zenbaki beroko edo txikiagoko mineral guztiak marra ditzateke, eta zenbaki beroko edo handiagoko guztiek marratuko dute bera.