Lurraren forma eta neurriak:
Lurra planeta txikia da. Planetaren azalera 510.000.000 km² da; gutxi gora behera iberiar penintsula baino 900 aldiz handiagoa eta eguzkia baino milioi bat bider txikiagoa.
Lur planeta geoidea da. Horrek esan nahi du esferikoa dela, baina poloetan apur bat zapala.
Zapala denez gero lurraren diametroa handiagoa da ekuatorean poloetan baino. Hala, planeta alderik zabalenetik inguratu nahi izanez gero, ekuatorearen lerroari jarraitu beharko genioke (40.074).
Irudizko lerro horrek hemisferio izeneko bi zati berdinetan banatzen du lurra. Lurrazal kontinentalaren %39 ipar hemisferioan dago, eta hego hemisferioan, %19. Gainerako ura da.
Lurraren parteak:
Geosfera: Lurraren parte solidoa da. Geosfera hiru gerusa zentrokide ditu: Lurrazala, mantua eta nukleoa. Gizakiok lurrazal kontinentalean eta ozeanikoan bizi gara. Bertan daude mendiak, haranak, ordokiak, itsasoko, fosak… Lurrazalari eta mantuaren goiko aldeari litosfera deritze.
Hidrosfera: Lurraren parte likidoa: Lurrazalaren hiru laurdenak urpean daude.
- Ur ozeanikoak:itsasoak eta ozeanoak.
- Ur kontinentalak: ibaiak, aintzirak, lurpeko urak …
Poloak eta goi-mendiak oso leku hotzak direnez gero, bertan ura egora solidoan egoten da, eta glaziarrak, bankisak eta beste eratzen ditu.
Atmosfera: Lurraren parte gaseosoa: Atmosfera geosfera eta hidrosfera inguratzen dituen parte gaseosoa da. Hainbat geruza ditu, bakoitza osaera, tenperatura eta dentsitate batekoak.
Lurrazaletik hurbilen dagoen geruza troposfera da. Itsas mailaren gainetik 12.000 metrotara dago, baina aire gehiena hasierako 6.000 metroetan dago, eta fenomeno atmosferikoak ere (hodeiak, haizea, euria …) tarte horretan gertatzen dira. Altitudea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta oxigeno gutxiago dago, eta zailago da arnasa hartzea.
Lurra:
Biziaren planeta:
eguzki sistema osoan, guk dakigula, lurra da bizia duen planeta bakarrra.
Bizia izateko, ezinbestekoak dira baldintza batzuk betetzea, eta hori leku bakar batean gertatzen da:
Biosferan
Biosfera 10.000 metroko altitudearen eta ur ozeanikoan 5.000 metroko sakoneraren artean dago. Bestela esanda, bizirako egokiak diren geosferaren, atmosferaren eta hidrosferaren atiek ozatzen dute biosfera.
Zer da geografia?
Geografia:
Geografia geos eta grafia. Lurreko paisaiak eta giza jarduerak kokatzea, deskribatzea, esplikatzea eta alderatzea.
Faktore fisikoek lurzoruak, klimak, urek naiz giza faktorek (bistanleria, ekonomia, jarduerek…) daukate eragina paisaian. Ori dela eta geografian bi arlo nagusi bereisten dira: geografia fisikoa eta giza geografia.
Geografia fisikoa:
Geografia fisikoa azterlanetan beste zientzia batzues baliatzen da, hala nola hidrologias (urak astertzen ditu), klimatologias (klimak astertzen ditu) edo metereologia (atmosfera astertzen du).
Giza geografia:
Pertzonek beren iguruarekin zer arreman duten astertzen du.
Giza geografikoak hainbat arlo ditu: geografia ekonomikoa, geografia soziala eta geografia politikoa. Gainera badu harremanik beste zientzia batzuekin: demografiarekin, historiarekin edo ekonomiarekin.