Lurraren ezaugarriak
Lurra planeta berezia da, eta ez gu bertan bizi garelako soilik.
Lurra da Eguzki Sistemako planeta guztien artean ezaugarri hauek dituen bakarra: eremu magnetikoa du; haren atmosferak oxigenoa dauka; 15ºC-ko temperatura du, batez beste; uraren zikloa dauka; eta bizia garatu da bertan.
- Lurraren eremu magnetikoa oso eguzki-erradiazio arriskutzuetatik babesten gaitu.
- Atmosfera, batik bat , nitrogenoz eta oxigenoz eratuta dago. Oxigenoa behar-beharreskoa da izaki bizidunok arnasa ahal izateko.
- Eguzkirainoko distantziari eta atmosferaren osaerari esker, Lurraren gainazalean 15ºC-ko batez besteko tenperatura izaten dugu, gora behera handirik gabe.
- Tenperatura horrek eta tenperaturaren a aldaketa arinek ura hiru egoeretan egotea ahalbidetzen dute. Horregatik daukagu uraren zikloa.
- Nahiko satelite handia du, ilargia, eta satelite horrek ozeanoetako mareetan eragiten du.
- Geologia-jarduera handiko planeta da; jarduera horrek asibide dira lurrikarak, sumendiak, erliebe-altxamenduak, higadura eta abar.
- Bertan bizia sortu da; lurreko biziak milaka milioi urtean eboluzionatu du, gaur egungo espezie-aniztasuna izateraino, giza espeziea barne.
Ezaugarri horiek guztien ondorioz, lurrak ez du parekorik eguzki sistema osoan.
Uraren higidurak
Gaur egun, badakigu urtaroen segida eta gau eta egunen joan-etorria gure planetako bi higiduren ondorio zuzena direla; errotazio-higidura renondorioa alegia.
Errotazio-higidura
Planeta eta satelite guztiek, baita eguzkiak ere, errotazio-higidura egiten dute, ardatz baten inguruan.
Lurraren errotazio-ardatza irudizko lerro bat da, eta ipar polotik hego polora doa, planetaren erdigunea zeharkatuta.
Lurrak ekialderantz ematen du bira errotazio-ardatza horren inguruan; beraz , ipar polotik begiratuz gero, erlojuen orratzen kontrako noranzkoan biratzen da. Bira osoa emateko, 24 ordu behar ditu; egun bat,alegia.
Translazio-Higidura
Translazio-higidura: Planeta eta sateliteak ekliptika batean egiten duten ibilbidea. Lurra 365 egun irauten du.
Urtaroak
- Ekinozioa: Udatik udazkenera eta negutik udaberrira igarotzeko egunei esaten zaie. Bi egun horietan egunak eta gauak iaupen berbera dute. Irailaren 22 eta martxoaren21 izaten dira.
Ilargiaren Aldiak
1.Ilbehera: ilargia bi faseren (ilbetearen eta ilberriaren) artean dagoenean, ilargiaren ezkerreko aldea ikusten dugu argituta eta ilargia C itxura artzen du.
2.Ilberria: eguzkia, ilargia eta lurra ia-ia lerro zuzenean daudenean, itzalean dagoen aldea, gaueko
aldea ikusten da lurretik.
3.Ilgora: ilargia bi faseren artean dagoenean, eskuineko aldea ikusten dugu D itxura du.
4.Ilbetea: eguzkia, ilargia eta lurra ia-ia lerro zuzenean daudenean,ilargiaren argitutako aldea ikusten dugu gure planetatik.
Eklipseak
Astro batek beste bat osoki edo zati bat estaltzea da eklipsea.
Hiru astro lerro zuzenean daudenean gertatzen dira eklipseak. Lurrak , eguzkia eta ilargiak bi eklipse mota sor ditzakete:
- Eguzki-eklipsea: ilargia eguzkiaren eta lurraren artean dagoenean gertatzen da. Kokapen horretan, ilargiak lurrean itzal egiten du, eta eguzkia nola estaltzen duen ikusten dugu.
- Ilargi-eklipsea: lurrak eguzkiaren eta ilargiaren artean dagoenean gertatzen da. Kokapen horretan, gure planetaren itzala ikusten dugu, ilbetean proiektatuta.
Hola, soy una niña de 12 años y en clase emos estudiado esto. Esta muy bien pero lo he visto tarde por que ya he hecho el examen. He dicho que lo he visto tarde por que aqui lo entiendo mucho mejor que en el liro de clase, pero aprobe el examen.
Mucas gracias.
Agurrr!!!
kaixo!! 12 urteko neska bat naiz eta oso ondo etorri zait informazio hau naturreko lan bat egiteko mila esker
rppppppppppppppppgjkdkdpospgjikrlñdfkjijglkdkfiohtjkogit. ola k ase